KIROL EGOKITUA
FML zentruan, egunero lan egiten dute muineko lesiodun pertsonek, errehabilitazio espezifiko bat jaso dezaten; beren baldintza fisikoak mantendu eta beren autonomia eta segurtasuna sustatu, horrela beren inklusioa gizartean bilatuz.
Zentruko eremuetatik, ezagunenetarikoa kirola da, zeinean bai baldintza fisikoak bai taldelana lantzen duten. Bost egokitutako kirol praktikatzen dituzte FMLn; mahai-tenisa, quad-rugbya, boccia, stackinga eta dardoak.
Kirol hauetako bakoitza, erabiltzaile bakoitzak duen lesio maila kontuan hartuz egokitzen da, horrela, kirola bera praktikatzeko orduan, guztiak ahalik eta parekatuen parte hartu dezaten.
• Mahai-tenisa, boccia eta quad-rugkbya kirol paralimpikoak dira. Espainiako selekzioko, mahai-teniseko kide batzuk, zentru hontatik datoz.
Kirol hontako ohiko arauak, kirol egokituko arauen berdinak dira, baina kirol paralimpikoaren kasuan, erabiltzaileen lesio maila kontuan hartzen da eta maila desberdinetan parte hartzen dute lehiaketetan.
• Quad-rugbyaren kasuan, Espainian, kirol paralimpiko gisa ia berria da, lehen taldea 2011an sortu zelarik. Hiru ohiko kirol bakarrean batzen dituela esan dezakegu, saski-baloia, esku-baloia eta rugbya.
Saski-baloi kantxa baten jolasten da, eta talde bakoitzak lau partaide ditu.
Kontaktu kirola da, zeinean aulkiek talka-egitea baimenduta dagoen, baina ez erabiltzaileen arteko kontaktu zuzena.
Saski-baloian bezala, baloia, hamar segunduro lurrean bota egin edo beste jokalari bati pasa behar zaio, eta porteriara sartzean gola markatzen da.
• Boccia, petankari antzematen zaion kirol egokitua da. FLM zentruko adineko erabiltzaileek, era ludiko baten jolasten dute. Maila profesionalago baten, lesio mailari erreparatuz lehiatzen dira. Kirol hau praktikatzen duten pertsona gehienek, muineko lesioa, paralisis zerebrala, edota lesio fisiko larria. Beharrezkoa dutenek, laguntzaile bat izango dute kanaleta mugitzeko, baina pilotei bizkarra emanez.
• Stacking-a ere, oso kirol berria da Espainian. Plastikozko edalontziekin piramideak egin eta desegitean datza, ahalik eta denbora gutxienean. Hainbat onura terapeutiko dituen kirola da, memoria zorroztu eta lateralitatea garatzen du.
• Dardo elektronikoak, entrenamendu bat izateaz gain, egun, mundialki hazten dagoen kirola da. Muineko lesiodun erabiltzaileen kasuan, beren parte hartzeko era, lesio mailaren araberakoa da.
HOCKEY-A GURPIL DUN AULKIAN
1- Historia:
Gurpil dun aulkian jokatzen de Hockey-a, taldean gauzatzen den kirol egokitua da.
Kirol hau, desgaitasun motor maila handia duten erabiltzaileei zuzenduta dago.
Kasualidadez sortu zela esan dezakegu; 70. hamarkadan desgaitasun intelektualdun lagun talde batek desgaitasun larrienak zituzten lagunei laguntzeko asmoz, kirol klaseak ematen hasi zirenean.
Hockey-a praktikatzen hastea erabaki zuten, kirol hontan erabiltzen diren materialak erregulableak direlako, hau da, erabiltzen diren stick-a eta pilotaren pisua gutxitzea posible zelako.
Lehenengo lehiaketak Holandan gertatu ziren 1981.urtean eta klub-en arteko lehenengo lehiaketa Munich-en izan zen 1987an. Hortatik gaur arte jarraitu da ospatzen.
2002an Committee of Electric Weelchair Hockey-a sortu zen, hau da gaur egun ere kirol honen erregulaketaz arduratzen den organismoa.
Ikerkuntza bat egin ostean, Espainiako eta Europako beste estatuetako diru-laguntzen datuak aurkitu ditugu. Datu hauek konpratuz, argi ikusten da desberdintasun handia dagoela; adibidez, Holandan, taldeei estatuak ematen dizkie diru-laguntzak bai aulki elektrikoetarako bai lehiaketetan parte hartze harren. Espainian, aldiz, ez da inolako diru-laguntzarik ematen, beraz, kirol hau praktikatzen duten erabiltzaileek, kirolak berak suposatzen dituen gastuei beren kabuz aurre egin behar diete.
2- Arautegia:
• Pistaren luzeera 24-26 metrokoa izango da eta zabalera 14-16 metrokoa.
Pilota →
• Pilota borobila, zulo-duna, hutsa eta material sintetikoz egina izan behar du. Eskuko Stick-a →
• Ezin izango da eskuko stick-a aulkian itsatsi.
• Baimenduta dago eskuko stick-a jokalariaren gorputzera lotzea, ezin badu berak oratu.
T-Stick-a →
• Gurpil dun aulkiko aurreko aldean jartzen da.
• Material sintetikoz egina, eta ikusgai den kolore batekoa.
• T-Stick-a aulkira lotzen duen pieza, metal edo aluminiozkoa izango da.
• Jokalari bakoitzak berea dauka, bere neurrira eta bere baldintzekin.
Gurpil dun aulkia →
• Aulki azpitik pilota arazorik gabe pasatu behar da.
• Gehienezko abiadura 16km/ordukoa izango da.
• Baimenduta dago, bai aulkiak, bai jokalariak, babesgarriak jartzea. Maila internazionalean aulkiko babesgarriak derrigorrezkoak dira.
Taldea →
- Talde bakoitza, hurrengo taldekideak izateko baimenduta dago;
• Gehienez, talde-buru bat.
• Gehienez, bi entrenatzaile.
• Gehienez, hamar laguntzaile.
• Gehienez, hamar jokalari.
Jokalariak →
• Jokalarien puntuazioa beren desgaitasun mailarekin zerikusia du. T-Stick-a erabiltzen duten jokalarien puntuazioa, puntu batekoa izaten da. Eskuko stick-a erabiltzen duten jokalariena berriz, 2 puntutik 4ra izaten da.
• Talde bakoitzak atezain bat eta beste lau jokalari prest izan behar ditu.
• Talde batek gehienez 11 punturekin jokatu ahal du.
Denbora →
• 20 minutuko bi zati eta 10 minutuko beste zati bat.
• Kronometratzaileak kronometroa piztuko du arbitroak txistua jotzen duenean (partiduko zati bakoitzaren hasieran, berriz-hastean...)
• Soilik jolas eraginkorra kronometratuko da.
• Kronometratzaileak kronometroa itzaliko du arbitroak txistua jotzen duenean
(partiduko zatien amaieran, falta baten aurrean...)
Aulkia gidatzen →
• Aulkiak akatsen bat baldin badu, arbitroak ez du txistua joko, hurrengo zatian etenaldi tekniko bat egingo da.
Stick-aren erabilera →
• Jokalarien stick-en arteko kontaktua baimenduta dago, soilik pilota manipulatzeko.
• Stick-ak ezin izango du jokalarien gorputza ukitu.
3- Sararen taldea:
Elkarhizketa batzuk egin dizkiegu Madrilen dauden bi taldeetako bati, konkretuki Alcobendasen kokatzen denari, eta jarraian, taldearekiko aurkezpen txiki bat egingo dugu; zer egiten duten entrenamenduetan, erabiltzen den metodologia eta parte-hartzaileen adina.
Entrenamenduak hiru zatitan banatzen dira:
• Lehenengo ordu erdian, beroketak egiten dituzte, hau da, pista osotik pilota mugitu eta porteriara bota.
• Hurrengo ordu erdian, ariketak teknikoagoak izaten dira, hau da, aulkiaren eta pilotaren maneiua.
• Geratzen den ordu erdian, partidua jokatzen dute.
Ariketa taktikoak:
• Aurkakoei blokeatzeko era berriak frogatzea.
• Jokaldi berriak bi Stick pistan daudela.
• Eraso jokaldiak, bi t-stick eta bi stickekin.
• Bat baten aurkako ariketak pilota babesteko.
Taldeko adinak:
• Talde guztiz mistoa da, bai sexuan bai adinean.
• Gaur, taldeko gazteenak 11 urte ditu.
• Gaur, taldeko nagusienak 28 urte ditu.
Taldekideak:
• Alejandro: 11 urte
• Miguel: 11 urte
• Tomás: 15 urte
• Mikel: 18 urte
• Andrés: 20 urte
• Sara: 21 urte
• Álvaro: 22 urte
• Víctor: 22 urte
• Erick: 22 urte
• Raúl: 32 urte
• Alejandro: 35 urte
• Juanba:37 urte
4- Alcobendaseko bideoa:
Gurpil dun aulki elektrikoko Hockey-an, desgaitasuna duen edozein onartzen dute, lehiaketetarako prestatu eta taldean lan egiten erakusten zaie.
Praktikatzen duten guztiek atsegin dute zeren, eliteko kirol batean parte hartzen dute nahiz eta desgaitasuna izan eta aulkian egon.
2010ean, jaurnaldi baten ostean jendea animatu eta Hockey taldea sortu zen.
Kirol hau praktikatzen duten erabiltzaileak, aulki elektrikoa erabiltzen dute beren eguneroko bizitzan eta honako desgaitasun hauek izaten dira arrazoiak; distrofia muskularra, tetraplejia, paralisi zerebrala edota osteogenesi inperfektoa. Pertsona hauek, mugikortasun mugatua dute.
Jokalarien barne, puntu ezberdinak jasotzen dituzte. Taldeak gehienez lortu ditzakeen puntuaketa, 11 puntukoa izan behar da, eta eskuko hiru stick egotea posible da. Entrenatzaileek taldea konposatzeko eta puntuaketak elkarrekiko ondo geratzeko lan handia egin behar dute.
Eskuekin jolastu ahal duten jokalariek, stick arrunt batekin jokatzen dute, nahiz eta batzuetan stick-a bera gorputzera lotzen duten zintxa bategaz.
Jokalari batzuk, bi aldeak erabiltzen dituzte jokatzeko, beste batzuk berriz, erdialdea bakarrik erabiltzen dute, ezin bait dute besoa asko altxatu.
Egokiena, jokalari bakoitzak bere aulkia bere ezaugarriekin izatea da.
Bi lehieketa diztuzte urtean; Espainiako kanpeonatua, zeinean Madrilgo selekzioa parte hartzen duen eta Espainiako klub-en arteko kanpeonatua, zeinean maila nazional oso ona dagoen.
Taldeak nahi duena, Espainiako kanpeonatua irabaztea da, 2013an egin zuten bezala. Duten ametsa, kirol hau kirol paralimpikoa bihurtzea da, horrela beraiek olinpiada batzuetan parte hartzeko aukera izango zutelako.